Biltzar eta ekitaldi jasangarriak

Ba al dakizu zeintzuk diren zure ekitaldietan WOW efektua lortzeko gakoak?

Proposamen berritzaileetan oinarrituz, esperientzia gogoangarri bihurtzen ditugu ekitaldiak, eta horietan sekulako garrantzia dute xehetasunek. Zure premietara moldatzen gara, eta zure helburuetara gehien egokitzen den ekitaldia garatzen dugu. Ingurunearekiko dugun konpromisoa dela eta, ekitaldi jasangarrien antolakuntzan espezializatu gara, horiek antolatzeko kudeaketa arduratsuagoa ahalbidetzen duten prozesuak eta metodologiak erabiliz.

Biltzarrak eta jardunaldiak

[Birtual, hibrido eta aurrez aurre]
Bilera profesionalen eta biltzarren garapen egokirako beharrezkoak diren elementu guztiak koordinatzea eta kudeatzea.

Sari-banaketak

Balioak transmititzeko une paregabeak asmatzea eta antolatzea.

Espazioen inaugurazioak eta pertsonalizazioa.

Espazioak gizatiartu egiten ditugu, proposamen berritzaileak erabiliz, eta xehetasun guztiak garrantzitsuak dira.

Azokak eta erakusketak

Stand eta corner korporatiboak, publiko berriak fidelizatu eta horiekin harremanetan jartzeko.

Enpresa-pizgarriak: ekitaldi korporatiboak eta produktuen aurkezpenak.

Harremanetan jartzeko modu paregabea eta desberdina, irudiaren eta harremanen bidezko itzulkina eragiten duena.

Protokoloa eta harreman publikoak.

Aholkularitza ekitaldi korporatiboetan eta instituzionaletan.

erlazionatutako proiektuak

Biltzar eta ekitaldi jasangarriak

Zer gehiago egin dezakegu zuri laguntzeko?

Beste zerbitzu batzuk

KULTURAREN KUDEAKETA ETA TURISMOA

Kultura, artea, hezkuntza, komunikazioa eta turismoa, lurraldearen garapenerako

AHOLKULARITZA ETA PRESTAKUNTZA

Edukien sorkuntza, aholkularitza eta prestakuntza espezializatua

PARTE-HARTZEA ETA SENTSIBILIZAZIOA

Hezkuntza sozioemozionala eta elkarlaneko dinamikak: sentsibilizatzeko tresna indartsuak

KOMUNIKAZIOA

Sormena eta berrikuntza, enpresaren fama hobetzeko

Jarri taldearekin harremanetan

Zalantzarik baduzu, kontsultaren bat egin edo gure prozesuetako bati buruz galdetu nahi badiguzu edo aholkularitza behar baduzu, poz-pozik lagunduko dizugu