FIDELIZA

Zerbait garrantzitsua kontatzeko beharra al duzu?

Ibilbide luzea dugu komunikazio-zerbitzuetan, biltzar eta ekitaldiak antolatzen eta programa eta produktu turistikoak garatzen.
Eta gizartearekiko konpromisoa ere badugu. Euskadiko publizitate eta komunikazio ez-sexistarako autorregulazio-kode deontologikoa garatzen lagundu dugu, Emakundek sustatutako kodea, hain zuzen, eta berorri atxikita gaude.

ZERBAIT GARRANTZITSUA DAUKAZU ESATEKO?
KOMUNIKAZIO-ZERBITZUAK
Komunikazioak harritzeko eta eraldatzeko duen gaitasunean sinesten dugu. Gure bezeroei komunikazio-prozesuetan laguntzen diegu, bereizten laguntzen diegu, gizarte-erantzukizunean oinarrituz ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

HUNKIGARRIA IZAN NAHI DUZU?
BILTZAR ETA EKITALDIEN ANTOLAKUNDE PROFESIONALA
Ekitaldi bakoitzean esperientzia paregabeak eta gogoangarriak sortzen ditugu, sormenez jositako inguruneetan, bezeroaren eta publikoaren arteko harremanak ahalik eta baldintzarik onenetan ahalbidetuz. Kudeaketa tekniko eraginkorraz gain, esanahiak sortzen ditugu.
Eta, hori guztia, ekitaldi jasangarrien ikuspuntutik, ingurumenaren gaineko inpaktuak ahalik eta gehien murriztuz.

ESPERIENTZIAK SORTU NAHI DITUZU?
AHOLKULARITZA TURISTIKOA
Programa eta produktu turistikoak diseinatzen eta kudeatzen ditugu, gero eta eskari turistiko zorrotzago bati erantzun ahal izango dioten helmuga lehiakorrak sortzeko

Proiektuak

Zer gehiago egin dezakegu zuri laguntzeko?

Beste zerbitzu batzuk

BILTZAR ETA EKITALDI JASANGARRIAK

Espazio eta esperientzia ahaztezinen sorkuntza, erantzukizunean eta jasangarritasunean oinarrituta

KULTURAREN KUDEAKETA ETA TURISMOA

Kultura, artea, hezkuntza, komunikazioa eta turismoa, lurraldearen garapenerako

AHOLKULARITZA ETA PRESTAKUNTZA

Edukien sorkuntza, aholkularitza eta prestakuntza espezializatua

PARTE-HARTZEA ETA SENTSIBILIZAZIOA

Hezkuntza sozioemozionala eta elkarlaneko dinamikak: sentsibilizatzeko tresna indartsuak

KOMUNIKAZIOA

Sormena eta berrikuntza, enpresaren fama hobetzeko

Jarri taldearekin harremanetan

Zalantzarik baduzu, kontsultaren bat egin edo gure prozesuetako bati buruz galdetu nahi badiguzu edo aholkularitza behar baduzu, poz-pozik lagunduko dizugu