PARTE-HARTZEA ETA SENTSIBILIZAZIOA

Hezkuntza sozioemozionala eta elkarlaneko dinamikak: sentsibilizatzeko tresna indartsuak

Metodologia parte-hartzaileekin egiten dugu lan, etengabe berrikusten ditugu, interes goreneko gaien inguruan sentsibilizatzeko xedearekin: giza eskubideak, haurren eskubideak, berdintasuna, ingurumena eta iraunkortasuna, bizimodu osasuntsua, lankidetza, mugikortasun segurua…
Metodologia horien eta beste batzuen laguntzarekin, etekinik handiena ateratzen diegu taldeei, erakundeei edo lantaldeei. Pertsonen arteko harremanak errazteko eta taldeentzako interesgarriak diren emaitzak lortzeko ingurune egokienak sortze aldera, tresna sortzaileak eta lankidetzakoak ekartzen jarraitzen dugu, urteek ematen duten eskarmentuarekin.
Era guztietako taldeentzat egiten dugu lan: enpresak, erakundeak, boluntariotzakoak, haurtzaro, gaztaro eta adineko pertsonen ingurukoak…

Sentsibilizazio-kanpainak

Jendartean interesa eta kezka pizten duten askotariko gaien inguruan gizartea kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko egiten dugu lan.

Gizarte-partaidetza eta herritarrena

Biztanle-taldeen eta eragileen parte-hartzea sustatzen dugu, haien gogoetak, iradokizunak eta ekarpenak administrazioei helarazteko.

Enpresa-antolakuntza

Aholkularitza enpresentzat eta erakundeentzat

erlazionatutako proiektuak

PARTE-HARTZEA ETA SENTSIBILIZAZIOA

Zer gehiago egin dezakegu zuri laguntzeko?

Beste zerbitzu batzuk

BILTZAR ETA EKITALDI JASANGARRIAK

Espazio eta esperientzia ahaztezinen sorkuntza, erantzukizunean eta jasangarritasunean oinarrituta

KULTURAREN KUDEAKETA ETA TURISMOA

Kultura, artea, hezkuntza, komunikazioa eta turismoa, lurraldearen garapenerako

AHOLKULARITZA ETA PRESTAKUNTZA

Edukien sorkuntza, aholkularitza eta prestakuntza espezializatua

KOMUNIKAZIOA

Sormena eta berrikuntza, enpresaren fama hobetzeko

Jarri taldearekin harremanetan

Zalantzarik baduzu, kontsultaren bat egin edo gure prozesuetako bati buruz galdetu nahi badiguzu edo aholkularitza behar baduzu, poz-pozik lagunduko dizugu